XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MAITEMINA -bat-
ALAI dator eguna,
zerua bai urdin!.
Onintza eta Beñat
ditugu maitemin.

Maite zaitut, mutilak
neskari esan dio,
begi berdeak sutan,
maitasun jario.

Berdin erantzun dio
neskak mutilari,
bere begi beltzetan,
bi izar pizten ari.

Baten begiak berde,
bestearenak beltz;
elkarri esan diote
baietz eta baietz.

-bi-
Atzo, ordea, ez zen gaur,
eta gaur ez da atzo;
baietza bihurtu da
ezetzaren altzo.

Atzo maite zintudan,
gaur gehiago kasik,
Beñatek Onintzari
esan dio pozik.

Barka erantzun dio
Onintzak Beñati.
Atzo ziur nengoen,
baina gaur ez dakit.

Goibel dago zerua
bihotzean bai hotz!.
Beñat bakarrik dago,
ahoa bete hortz.